|
|
|
Gorputz-ariketako
fisiologiaren zientzia gazteak emandako ezagupenak, batez ere, lehiaketa-kirolean
oinarritu dira. Horrela, atleten eta entrenatzaileen beharrak errendimenduaren
hobekuntzara bideratzen diren entrenamendu-programak modu zientifikoan
planifikatzeko lehentasuna izaten jarraitzen du. Hala ere, azken urteotan
gizabanakoaren osasunaren gaitasun funtzionalaren hobekuntzan ikerkuntza
eta ezartze handiagoaren beharra ere ikusi egin da. Honek guztiak
jarduera fisikoari gaixotasun askoren "arma" terapeutikaren
eta prebentiboaren funtzioa ematen dio.
Bestalde, osasunarekin zerikusia duten profesionalek nutrizio-programa
batekin erlazionatzen diren onurak aitortzen dituzte. Horrela, nutrizioak,
energia-gastuaren eta, gaur egungo gizabanakoentzat eta errendimendu
handiko kirolarientzako jarduera fisikoaren beharren elkarren arteko
erlazio konplexua ulertzen laguntzen du. Horiek horrela, hitzaldi
hauetako helburu nagusia osasunaren eta errendimenduaren arloetan
azken joerak aurkeztea izango da, beti ere nutrizioa eta ariketaren
preskipzioari begiratzen.
|
|
|
|
|